XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hauxe da, hain justu, gaur (ez garai hartan!) Jainkoaren beldur den bati gerta dakiokeena, Ir 4 irakurtzeari ekiten dionean: horrelako pasarte berezi batean kosta egingo zaio, hasieran behintzat, bere erlijiotasunaren antzeko sentipenak aurkitzen edota ezin izango ditu, inolaz ere, ikusi.

Hona ikuspegi bat, primitiboen erlijioa aztertzerakoan kontutan hartu beharra dagoena, baina, horretaz landa ere, erlijiotasunari dagozkionetan oro har balio duena. Horretatik, noski, ondorio okerrak ere atera ditzakegu, eta garapen-maila behekoak goikoekin nahasteko arriskua nahiz berauen artean dagoen diferentzia behar bezala ez azpimarratzekoa, ez dira batere txikiak.

Dena den, are eta arriskugarriagoa litzateke ikuspegi hau erabat baztertu nahi izatea. Horretarako joera nahikoa zabaldua dagoela gaur, ezeztaezineko gauza dugu, tamalez.

Ikerlari berri batzuek azaldu nahi izan dutenez, izaera oso ezberdinekoak ditugu Jahweh zorrotza eta lehengurasoek lagun zuten beste Elohim hura. Horrelako azalpen bat, noski, ulergarri egiten zaigu lehen kolpetik.

Ezberdintasunaren arrazoia, nolanahi ere, honako hau omen da, Sô*derblomen iritzian: Jahvehren irudikapen horrek errepresentazio animistak izan dituela abiapuntutzat. Direlako errepresentazio animistek erlijiotasunaren garapenbide luzean izan duten garrantzia, ez dut nik ezeztatuko.

Alderantziz, Sô*derblom bera baino haruntzago noake ni neu, zeren eta irudikapen animistek, bere iritzian, hasierako filosofia primitibo samar antzeko bat baino ez baitzuten osatzen, eta ondorioz, alde batera utzi behar izan zituen, benetako erlijiozko asmamenaren irudikapen-arlotik aparte.

Niri dagokidanez, ordea, irudikapen animista horiek, sortu ahala, ditxosozko estimuluen katean, hain justu, katebegi baliotsu izateko aukera zutela onartzea, oso gogokoa zait, zeren eta horrelako errepresentazioak bultzagarriak izan baitzitezkeen...